Hernaniko proiektuaren estrategia


Gure proposamena sarreretan eta erlazioetan oinarritzen den estrategia da. Erlazio guztien bihotza parkea da; kaxkoa, Karabel, Portu, Portuko eskola eta zahar egoitza lotuko ditu. Elkargune giro hori sortzeko baratza sare bat planteatzen da. Aktibitate bat, ekintza kolektibo bat  azken batean. Lehenago aipatutako Hernaniko gune guztietako jendearentzat aurreikusita dago, haur, gazte, heldu nahiz adinduentzat.

Oraingo parkea den puntu beltza desagertzea da helburua, baratzeek ekarriko duten aktibiteak jendea etengabe bertan egotea ekarriko du, eta beraz gune seguruagoa eta atseginagoa izatea. Hortaz gaiz, norbere ekoizpenak naturarekin aurrez-aurreko harremana sustatzeaz gain, jasangarritasun aldetik primerakoak dira.

Baratze hauen kudeaketa arautzeko Aranzadi baratzetan oinarritu gara. Iruñean dauden baratze hauek 8 urterik behin esleitzen dira, udalari urtean metro karratuko 4 euro ordaintzen zaizkio eta baratza ekologikoak izan behar dira derrigorrez.  Hortaz gain, guretzat bereziki interesgarria, baratzeen azaleraren proportzio jakin bat gordetzen zaio adin bakoitzari.

Baldintza guzti horiek gure esparrura eraman nahi ditugu, bateze adinarena. Kontuan izanda zaharren egoitza bat dagoela parkean bertan, eta Portu auzoan ikastola publiko bat dagoela, aberasgarria iruditzen zaigu horiei baratza azalera jakin bat gordetzea, egoitzako adinduek nahiz eskolako umeek baratzak landu ditzaten.

Kaxkoaren eta parkearen arteko muga ere landu beharra dagoela iruditzen zaigu. Atzieta kalea da modurik zuzenena Kaxkoa parkearekin lotzeko. Gune hori bilgune bilakatu nahi dugu, harreraleku, bai parketik datozenentzat baita badoazenentzat. Horretarako bi neurri nagusi hartu ditugu: lehena bertan dagoen gurutzabidea zabaltzea alde banatara kotxe aparkaleku plaza bana kenduaz, eta guztia espaloi mailan ipiniaz, eta bigarrena bertan parkera irekiko den plaza osatzea. Plaza hau harrera izateaz gain, eguneko merkatuak egiteko erabili ahalko da (baratzean ekoizitakoa saltzeko). Eta bide gurutzea handitzearekin eratu den loturaz, merkatuak handipena behar balu plaza berrira hedatzeko aukera ematen du.

Plaza ipiniko den gunean etxebizitza bloke bat dago. Gure esku hartzeak ez du aurreikusten etxebizitza horiek eraistea. Iruditzen zaigu bestela ere funtzionatuko duela, nahiz eta eraitsita plazaren harremana parkearekin, batezere bisualki, asko handitu.

Comentarios

Entradas populares