Hernanirako erreferentzia


Hernaniko orubeko bisita ondoren taldean 3 erronka nagusi nabarmendu ditugu: lehena eta nabarmenena, trenbidea oztopoa dela Karabel eta Portu auzoentzat. Bigarrena, kaxkoak barrera egiten diola parkeari (ez dago inolako gonbidapenik bertara joateko), eta azkena, eta aurreko biekin erlazio zuzenean, parkea Hernaniko 3 auzo hauetako jendea elkartzeko gunea izan behar litzatekeela, ez soilik transizio. 

Helburu hauek lortzeko hainbat adibide jarri ditugu mahai gainean, Hernaniko orubean partzialki behintzat aplikagarriak izan daitezkeelakoan.

Jesus Galindez kalearen ezponda


Bilboko kokapen oina. Beltzez Jesus galindez kalearen ezponda

Aztergai dugun hiri-interbentzioa Bilbo kanpoaldeko bi auzo desberdin elkarrekin konektatzeko proposatu zen. 18 metroko altuera duen ezponda natural honek Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoen arteko haustura fisiko eta soziala izan da hamarkadetan zehar. Gaur egun ikusgarri dugun proiektua 2008an gauzatu zen, kanpoaldeko auzoen arteko lotura hobetzeko helburua zuen programa baten eskutik.


Testuingurua eta aurrekariak

Jesus Galindez kalearen ezponda hobeto ulertzeko aurrekariei erreparatuko diegu; inguruaren ezaugarri temporal, fisikoak eta sozialak hain zuen ere.

Desberdintasun tenporala

Lehendabizi, bi auzoen arteko garapen epeak eta erak ulertu behar ditugu. Otxarkoaga, ezpondaren goiakaldean garatzen den auzoa da (Iparraldean), eta Txurdinaga, aldiz, behean (Hegoaldean).

Auzoaren proiektuaren planoa
Industrializazioa zela eta estatuko landa lur eremu guztietatik inmigrazio prozesu bat eman zen, hain zuzen ere industriaguneetara, lan eta bizi kalitate duinago bat eskuratzeko helburuarekin. Euskadik hazkunde prozesu garrantzitsu bat ezagutu zuen eta 1950-60 bitartean Bizkaiak % 38a handitu zuen bere biztanleria. Kasu batzuetan etorkin kopuru masibo horri  arkitekturak eta hirigintzak ez zion behar adina erantzun egokia eman, Otxarkoagan kasu. 1960rako inolako antolamendu gabeko txabolezko auzoa zen, non 26.214 pertsona ia 5000 txaboletan bizi ziren. Honi aurre egiteko Francok  COAVNen eskuetan utzi zuen geroago “Poblado dirigido de Ocharcoaga” deituriko proiektua; txabolak eraitsi eta guztiz planifikautako auzo baten proposamena. 

Otxarkoagako ikuspegia 60 hamarkadan, Bilbotik isolatua
1959-61 bitartean gauzatua, 4000 etxebizitza eraiki ziren, 114 etxadi eta 8 dorre, izaera konpositibo bateratu batekin. Garaiko etxadi sozialen jarraibideak betetzen dituzte. Etxebizitzekin batera auzo ekipamenduak eraiki ziren, bi eliza, hiru komertzio gune, osasun zentro eta hainbat eskola. Otxarkoagak urte asko itxaron behar izan zituen urbanizatu zutenerarte, eta bitartean hainbat osasun arazo ezagutu ziren.  Aipagarria da esatea auzo honek ez zuela Bilborekin inongo loturarik, ez bait zuen beste auzoekin mugatzen, isolatuta zegoen.

Txurdinagaren ikuspegia
Txurdinaga, aldiz, 80 hamarkadaren amaieran eta 90ren hasieran hasi zen, Otxarkoaga baino 30 urte beranduago. Beste izaera bat du, bertikala alegia, dorreetan oinarritu bait zen. Horrek espazio publiko eta berdegune sare hedatu bat edukitzea baimendu zion. Komertzioa eskasa da, aipatutako dorreei esparru pribatu bat inguratzen dizkielako eta behe oinak biluztuta dituzte ia bere osotasunean. Komertzioa kale zehatz batzuetan azaltzen da bakarrik, funtsa horretarako antolatutako galería batzuetan.

Desberdintasun soziala

Auzoen jatorriei erreparatzen badiogu, Otxarkoaga, lehen aipatu den bezala, 50 hamarkadako etorkinen fenomenoari emandako erantzun arkitektoniko-urbanistikoa da, eta Txurdinaga aldiz, 60 hamarkadan jaiotako baby boom belaunaldiaren emantzipazioari erantzuna emateko, 90 hamarkadaren hasieran eraiki bait zen ia bere osotasunean.

Bi auzoen izaerak talka egiten dute haien artean, bakoitzak belaunaldi desberdin bat gordetzen duelako bere barnean –gerra ondorengoa eta ikasketarik gabekoa alde batetik, eta gazteago bat, ikasketan zituena bestetik-, eta arkitekturaren bitartez garbi irakurri daiteke desberdintasun hau.

Otxarkoagak denbora latzak pairatu ditu, droga –heroinak 450 hildako utzi zituen- eta bestelako arazoengatik. Honi auzoak duen etnia anistasuna gehituz nolabaiteko estigma sortu dio Bilboko gainerako auzoetan.

Errenta perkapitaren desoreka erakusten duen grafikoa
Eustaten –Euskal Estatistika Erakundea- arabera 2016an Otxarkoagak 20.314 euroko errenta per capita zuen eta Txurdinagak ostera, 36.055 eurokoa. Datu hauekin argiago uler dezakegu biak duten maila ekonomikoaren diferentzia. Alboko plano grafikoaren bitartez, El Paisek 2019an kaleratutakoa, errenta perkapitaren desoreka erakusten da.

Desberdintasun fisikoa

Eraldaketa aurreko ikuspegia
Otxarkoaga zein Txurdinaga Avril mendiaren magalean hasten dira eta bietan maldaren ezaugarria izan da betidanik Bilboko udalaretzat erronka bat, batez ere mugikortasun sareari dagokionez. Nahiz eta bi auzoak oso maldatsuak izan Jesus Galindez kalearen ezpondak benetako haustura sortzen du ingurunean, behar adina etendura dena bi auzoen arteko muga naturala izateko, 18 metroko garaierarekin. 


Eraldaketa proiektua



2008an eraikia, ACXT arkitektura bulegoak (IDOM ingenieritza empresan integratua) proiektatu zuen. Proposamen berriarekin lortu nahi zuten helburuak hurrengoak ziren; oztopo fisikoa ezabatu, irisgarritasuna hobetu, barrera sozialak hautsi eta Otxarkoaga gainerako auzoen kalitate mailara hurbilduarazi.

Geometrian oinarritzen da, triangelu hirukideen arteko joko bat hain zuze ere. Alfombra baten antzera arrokazko ezponda esataltzen du. Triangeluen material nagusia hormigoia da, nahiz eta belardunak eta aurretik egondako arroka erakusten dutenak ere egon. Triangeluak altzairuzko hezurdura batean eusten dira, eta honek erpinen elkarguneetan du arrokarekin finkapena. Azkenik, triangelu gutxi batzuk argiztapenerako prestatu ziren, gauean duen forma oroitarazteko.

Proiektu honek lortu duen onena aurretik ez zegoen espazio publiko baten eskurapena izan da; alde batetik kota baxuenean sortutako parkearekin –aurretik errepide sarea- , beste alde batetik bi auzo mailen arteko hirugarren kota batekin, terraza baten antzekoa eta azkenik mendebaldean eraikitako eskailerarekin, aldez aurretik existitzen ez zena.









Ebaketak

Eraldaketa proiektuaren aurretik. Auzoen arteko ausketa fisikoa argi antzeman daiteke
Gaur eguneko proiektuaren emaitza. Ikus daiteke bi auzo mailen artean irabazitako hirugarren kota bat 

Garapena 

1965an. Otxarkoaga bakartuta agertzen zaigu

1995an. Proiektuaren aurreko ezponda

2018an. Proiektu berria eta errepideari irabazitako parkea ikusi daiteke

Getariko Aldamar begiratokia

Hernanin gertatzen den bezala Getariko kaxkoaren azken hilarako etxeek hesi bat sortzen dute inguruarekin. Hernaniren kasuan parkeari ixten zaizkio. Getariren kasuan, kostara dauzkan bista paregabeei eta bertan dagoen Malkorbe hondartzari. Puntu honetan oztopoak handiak dira Aldamar hondartzarekin lotzeko: Getarian egiturazkoa den autobideagatik, eta batezere orografia malkartsuagatik. Esku hartzearen helburua ez da izan lotura fisiko bat sortzea, bisuala baizik. Horregatik begiratoki bat egin da, malda bere egiten du eta eskilarak kokatzen ditu bertan eseri, elkartu eta bistez gozatu ahal izateko. Eta distantzia hainbestekoa ez denez, hondartzarekin harreman bisual zuzena sortzen du


Interesgarria iruditzen zaigu erlazio mota hau Hernaniko orubera eramaten saiatzea; kaxkotik parkearen zantzurik azaltzen ez delako, eta aldiz behetik, kaxkoaren fatxaden frontea oso urruna eta itxia ikusten delako. 

Ebaketa

Pasai Donibaneko Santiago plazan esku-hartzea

Santiago plazako ertzetako batek Pasaiako badiarekin egiten du muga. Peña Gantxegiren estudioak proiektua planteatu arte muga honek ez zuen ahalbidetzen plazaren eta itsasoaren arteko erlaziorik. Arkitekto taldearen helburua, haien memoriaren arabera, erlazio hori suspertzea zen, herritarrek harremana izan zezaten ondoan zuten muga horrekin. Horretarako maila bakarrean zegoen trazadua zuzena lehertu zuten, eta kota diferentzia horretan maila batzuk ezarri zituzten bertan egon ahal izateko. Hortaz gain, udalak eszenatoki bat eskatu zuenez, plataforma bat gehitu zuten, behar zenean eszenatoki moduan erabiltzeko, eta bestela begiraleku eta egoteko leku horren hedapen izan zedin.

Proiektu hontan Getarikoan ez bezala harremana bisuala izateaz gain fisikoa ere bada. Itsas mailararte egiten dute jeitsiera arrapala eta plataformaren bitartez. Plataforma kenduta esku hartzea nahiko disimulatuta geratzen da eta ertzean mailaketa bat egin lortzen du egoteko bilgune bat sortzea muga horretan.

Altxaera

Oin planta


Ezkaba auzoko barraskilo zubia

Zubi hau Ezkaba auzoa eta Antsoain herriko mugan kokatzen da, Iruñerrian. Gaur egun, Iruña eta Antsoainen arteko muga administratiboa existitzen da bakarrik. Hiriaren hazkundea dela eta, biak elkartu egin dira. Lehen, mendia eta biztanleen arteko erlazioa zuzena zen. Baina bariantea eraikitzean, erlazioa apurtu egin zen.
Arazo honi aurre egiteko, 5 zubi eraiki ziren ibilbidean zehar (2-3km), gutxi gora behera distantzia berdinera. Zubi guztiak ezberdinak dira eta baita garai desberdinetan eraikiak izan dira ere. Gehien erabiltzen denetariko bat Barraskilo zubia da, hain zuzen.
Zubi honen funtzioa, mendi magalean kokatzen den Antsoain herri zaharra konektatzea eta mendiko rutari hasiera ematea da. Kota diferentziari dagokionez, 11 m ingurukoa da. Aski eta soberan da kamioiak azpitik pasatzeko, baina aldi berean, ez da lurretik gehiegi aldentzen. Gainera, bere ertzean behatoki bat dago, ikuspegi zabal batekin.


Bere erabiltzaileei dagokienez, anitzak dira. Txirrindulariak, familiak, gazteak, zaharrak, txakurrak… Bere forma dela eta, etengabeko bisuala daukazu edozein puntutik eta horrek, segurtasuna ematen du.


Comentarios

Entradas populares