La Ciudad (Maximo Cacciari)
La Ciudaden (2010)
Maximo Cacciarik hiriaren analisi bat egiten du, historian zehar jasandako
eraldaketen inguruan ausnartuz. Ondoren gaurko hiriarena egiten du eta
amaitzeko etorkizunekoaren eboluzioaren inguruan hitz egiten digu.
Lehenik eta behin, idazleak argitzen du “hiria ez dela
existitzen, baizik eta hiri-bizitza mota anitzak ” (p 9). Historian zehar
agertutako hiri eredu desberdinak ulertzeko kontzeptu hau argi eduki behar da.
POLIS eta CIVITASen arteko desberdintasunak azaltzen hasten du liburuak. Polis
grekoa GENOSaren (estirpea, jendea) ETHOSa da (egoitza, bizitoki), tokiarekiko
baldintzarik gabeko lotura bat duelarik. Batek sortu, bizi eta hil egiten da
Polisekoa izaten, “osotasun organiko bat, hiritarraren ideiaren aurrekoa” (p
11). Aldiz, Civitas erromatarrean nortasun, erlijio eta hizkuntza anitzeko
etnia batzuk elkarrekin bizi dira lege zehatz baten pean.
Filosofoak eredu desberdinen funtzioaren inguruan ausnartzen
jarraitzen du. Polisa ez du gehiegi hasi behar, genosarekiko lotura galtzeko
arriskua sortzen bait da. Honek “hiriaren mugak harrapatu eta itxi egiten
dituen zirkulu magikoan” (p 15) garatzen da, eta Civitasa, ostera, ez du denbora edo espazio mugarik ezagutzen
(Imperium sine fine). Hortaz, Polisa bereziki kontrolagarria izan behar da, eta
aldiz, erromatar ereduak dilatatuaraztea du funtsa.
Europako hiriaren ikuspegia eredu erromatarretik aurrera
hasiko da, europar eta eliz zuzenbideak erromatar zuzenbidetik sortu diren era berean.
Orain gaurko hiria ulertzeko bi faktore garrantzitsu agertuko dira. Alde
batetik BIZITOKIAren (Otium) kontzeptua azalduko da, “hiria gure baitan
aurkitzeko leku bezela, altzo bat, etxe bat” (p 26). Honekin batera Polisaren
agora berrezartzeko nostalgia bat sortuko da. Beste alde batetik NEGOTIUMaren
(Nec-otia) kontzeptua agertuko da, ezinbestekoa izango dena hiria gaur egun
ulertzen dugun bezala egiteko. “Hiria makina bezala, funtzio bat, negotia
egitea ahalbideratzen gaituen instrumentuan” (p 26) datza. Lurreko baldintzaren deserrotze
(desarraigo) prozesu bat hasiko da, europar hiriaren jatorriaren ikuspegi
judeokristauarekin zuzenki lotuta egongo dena, erromatarrak ez bezala
“kristauak ez zutelako hirirari kulturik egiten, ez bait zen Jaungoikoaren
hira”.
Hiria soilik negozioan bilakatzen denean ihesaldiak hasiko
dira eta, aldiz, bizitokiak agoraren ezaugarriak berenganatzen dituenean tokia
suntsitzeko nahiera bat sortuko da, makina izate funtsa horrekin talka egiten
duelako. Hau ikusita ondorioztatu dezakegu bi kontzeptuek aurka egiten dutela
beraien artean.
XV. mendetik gaur egunera negotia eragotzi duen guzti
horrekin amaitu da. Erdi aroan hiriaren presentzia nagusiak Katedrala eta
Jauregia baziren, gaur industria eta merkatua dira, negotiumari eman diogun
lehentasunaren ondorioz. Hiria gako diren presentzia hauen arabera antolatzen
da, duten kokapen eskakizunak onartuz, Cacciarik “gorputza galileoak” (p 30)
deituko dizkionak.
Honen ondorioz leku sinboliko tradizionalak desagertu eta
edonolako hiri izaeraren disoluzioa emango da, hiri garaikideari (Metropoli)
toki emanez. Erdigune historikoaren kontzeptua sortuko da, “oroimena museoan
bilakatzen da, oroimena izateari uzten. Gure oroimena ospitalizatu dugu”(p 32).
Honek Postmetropoliari edo lurralde hiriari ematen dio bidea,
non “lur formak denpora erlazioaren sarean disolbatzen dira” (p 35), lurraldea
mugagabekoa bait da, zehaztugabea. Azken finean, hirian lekuak egon behar dira
eta gaur egun ez ditugu lekuak “habitatzen”. Arazo honen aurrean, Veneziako
alkate ohiak sinisten du leku berrietan mugikortasun unibertsala ordezkatuta
agertu beharko dela, jokabide erratuen aurrean, alegia; ikuspegi atzerakoi
nostalgikoa, Polisaren eta agoraren
berreztapenaren aldekoa, eta futurismo informatikoan oinarritutako
ikuspegi bat, etorkineko etxeak sensore bezela hauteman egiten dituena
(antiespazioa).
Gaur egun habitatzen duguna ez dira hiriak, lurraldeak
baizik, hiria edonon aurkitzen bait da. Lurralde Post-metropolitanoa edonolako
lekuaren aukeraren ezeztapena da, Cacciarik esanten duen bezela “bere
espazioaren mugak komunikazio sareak duen mugak ematen bait du” (p 54).
Ondorio nagusiena eta, nire aburuz, gehien laguntzen gaituena
gaurko hiria ulertzen zera da; espazioa indiferente duen toki batetik bestera
komunikazio modu berri baten agerpena. Honek neurketa espazialaren desagerpena
esan nahi du, mugak difuminatu bait dira eta helmugara heltzeko distantzia ez
du garrantziarik izango, denbora baizik. Idazleak interesgarri iruditzen zaidan
adibide bat jartzen du, Japonekoa; ekialdeko kostaldean zehar, iparraldetik
Hiroshimara hiria bat dugula, ez da inungo etenik agertzen.
Egoera honetan kontraesan bat sortzen zaiugu. Espazioa
indiferentetzat duen komunikazio forma batean bizi nahi dugu, baina era berean
hiriari eskatzen diogu toki erosoetan eratzea, ederra izatea. Cacciarirentzat
“espazioa kondenatzat bizi dugu nonahikotasun (ubicuidad) terminoetan
pentsatzen dugulako”(p 57). Honen aurrean espazioak oztopoen bidez hartzen du
mendekua. Zelan? Alde batetik gorputzat izaten jarraitzen dugu, nahiz eta “gure
gorputza informazio multzo bezalatzat jo” (p 47) eta beste alde batetik arkitekturaren
bitartez, “mugimenduaren nahiera horrekin talka egiten duten bolumen handiko
gorpu zurrunekin” (p 49), “izaera postmetropolitanoa bere barnean izoztuta
duena (pobrezia sinbolikoa)”(p 50).
Ondorioz, gaur eguneko hiri postmetropolitanoan, mugikortasun
unibertsalera modu geldiezin batean hurbiltzen ari dena, identifikatu dezakegu Polisaren
inguruko nostalgia bat. Moradaren
desira hasten da lurralde hiriarena hasten den modu berean. Nire ikuspuntutik,
lekuen balio sinbolikoaren galerak eta mugen desagerpenak, gaur egun soilik
muga administratiboak, gizabanakoek beraien artean eta bizi duten
lurraldearekin konexiorik izateko ezintasuna sortzen duen toki batean bilakatu
dute hiria. Bakarrik izango da posible hiri bat habitatzea honek horretarako LEKUAK
eskaintzen baldin baditu.
Comentarios
Publicar un comentario